XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Korroko bat jalgi zitzaidan pixa horia behatzean, eta nasaia izan nintzen; Frai Eustakiok,ordea, ez zidan deus esan... Hormako erretratu zurrunak ez zidan begia kentzen gizon arlotearen planta harekin (beno, eta zer, berdin ziok... denok Adanengan ahaideak gaituk eta, koño...).
Fraideak, liburuko errezoak hasi aitzinetik, fardeletik janzki marroi astuna atera zuen.
- Baina, Frai Eustakio zer janztera zoaz?
- Komentuko sotana; errezoak eta
- Ez duzu ondo egiten, ze bidean CNTko miliziano antiklerikal itsu horietakoren batek sotana jantzita ikusten bazaitu molesta zaitzake, eta okerragorik ere egin. Edurnek berak ez zaitu begi onez ikusten sotanarekin.
Fraideak irribarre xumea.
- Botoak egin nituenetik karmeldar sotana ez dut inoiz erantzi, gerra honetan izan ezik.
- Baina orain gerran gaude.
- Ez dio axolarik...
- Ez ezazu ahantz hor behean
- Jainkoak lagunduko nau.
Nire irudimenera, berriro, gibelean utziriko bidea, eta itsasoaren estanpak ur oztinen luzaduran euskal marinelak ertaroan eta geroago Irlanda, Ingalaterra joan ohi zireneko bidaiak
Zoritxarrez gerra zitalak inguratzen gintuen, eta itxaropena geroz eta gaitzagoa zen bihotzetan ernetzea... Heriok hertsatzen gintuen geroz eta hurbilago, eta hark inoiz ez zuen esplikazio erosorik izaten giza bizian.